2019(e)ko urtarrilaren 31(a), osteguna

PAKEAREN EGUNA

Pakearen eguna zela eta, keinu txiki bat egin genuen ikastetxean.
Goizean pakearen inguruan hitzegiten aritu ginen eta ondoren gure usoak margotu, horma irudia betetzen hasteko.

Arratsaldean irudia osatu genuen beste ikaskideekin batera gure mezuak konpartituz, eta bukatzeko, elkarrekin Txoriak Txori abestu.
πŸ‘πŸ‘πŸ‘πŸ‘πŸ‘
 MAITASUNA PAKEAREKIN BATERA

2019(e)ko urtarrilaren 30(a), asteazkena

MANDALAK ELIKAGAIEKIN

Gure proiektuaren amaiera iristear dago baina jarduera dibertigarriak eginez jarraitzen dugu. 

Azkenekoa, mandalak elikagaiekin.
Motrizitate fina lantzen, arreta eta pazientziaz
polit polittak geratu daitezen.
πŸ‘ŒπŸ‘ŒπŸ‘ŒπŸ‘Œ
Hona hemen gure emaitza, mandala zoragarriak 
etxera eramateko prest .
 Gu bai artistak!!!!

2019(e)ko urtarrilaren 24(a), osteguna

SAN SEBASTIAN EGUNA

San Sebastian eguna iritsi zen eta gu nola ez, ospatu nahi izan genuen keinu txiki bat eginez.

Gela apain apain jarri genuen gure marrazkiekin...

 ...eta ondoren gu dotore dotore jantzi.



Denak prest!!
Danborrak jo eta jo aritu ginen...
...gure eskolako lagun guztiekin batera.

Bagera
gu ere bai
gu beti pozez
beti alai!!!
Hori da hori entzuten zen burrunba!!!
 Gora San Sebastian eguna!!!
🎊🎊🎊🎊🎊🎊🎊🎊

2019(e)ko urtarrilaren 9(a), asteazkena

🐷 SAN TOMAS EGUNA 🐷

San Tomas eguna ere iritsi zitzaigun eta ez ginen gelditu ere egin goiz osoan.
🐷🐷🐷🐷
 Hasteko jaialdia errepikatu genuen gure ikaskide guztiek ikus zezaten...

...ondoren, txistorra pintxo goxo goxoa jan genuen...


... eta bukatzeko, herrira jeitsi ginen kantu kantari.
🎡🎢🎢🎡🎡🎢🎡🎡🎢


Egun zoragarria

Ondo pasatu dituzuelakoan jaiak ... URTEBERRI ON!!



Eta deskantsatu ondoren lanean hasteko prest!!!

Eta a ze sorpresa lehenengo egunean oparitxo bat jaso dugula Olentzero edo Erregeen partetik orain arte egindako lan guztiarengatik. 
πŸ“•πŸ“— Ipuinak eta puzzlea. Hau zortea gurea!!! πŸ“˜πŸ“™

πŸŽ„πŸŽ„ GABON JAIALDIA πŸŽ„πŸŽ„

Gabonak iritsi ziren eta zenbait ekintza egin genituen azken egunetan zehar.

Hona hemen batzuk:
Izeiaren piztuera

Eskulanak 

Eta guztiok espero genuen egun handia. Jaialdiaren eguna. 
Dena prest dago!!

Ze polittak dauden beraien jantziekin eta ze pozik. 
A ze irribarreak!

Bagoaz oholtzara, gure familiartekoan aurrera dantzatzera.
 
Hau da hau martxa!!

"Pausoka pausoka
bagoaz aurrera
poliki poliki
betez gure ametsak"

πŸ’–πŸ’–πŸ’–
Ederki aritu dira gure txikiak eszenatokian dantzan.

Txalo bero bero bat!!!
πŸ‘πŸ‘πŸ‘πŸ‘πŸ‘πŸ‘πŸ‘πŸ‘πŸ‘πŸ‘πŸ‘πŸ‘πŸ‘πŸ‘

UDAZKENA

Udazkenari agur esan diogu eta aurreko hiruhilabete horretan zehar landutakoa erakutsiko dizuegu.
πŸπŸƒπŸ‚πŸ‚πŸπŸƒπŸπŸ‚πŸƒπŸπŸ‚πŸ‚πŸƒπŸƒπŸ 
Txoko berezi bat prestatu genuen ekarritako elementuekin: gaztainak, hostoak, argazkiak, fruitu lehorrak...
Olerki polit bat ikasi genuen!!
Ikusi ikusi!!!
Ireki eskuak,
lasaitu behatzak,
luzatu besoak
eta har ezazu
gaztain gozoa!!

Baita abesti bat!!
🎡🎢🎢🎡🎢🎡🎢 
Haize harroputz
https://www.youtube.com/watch?v=USThNbr0NbQ

Eta bukatzeko, asmakizun bat.
❓❔❓❔❔❓❔❓❔
1go taldea
2. taldea

Gizon txiki
txapel haundi,
nor naiz ni?

Asmatu al duzue?
πŸ˜œπŸ„πŸ„πŸ„πŸ„πŸ˜œ

Beste batean gehiago!!!

OSTIRALA OPORRALDIAREN HASIERA

KAIXO LAGUNAK!! IRITSI DA IKASTURTE AMAIERA!! TXAPELDUN GALANTAK ZERATE!!  ZE ONGI PASATU DUGUN ELKARREKIN ABESTEN ETA FESTA GI...