2020(e)ko maiatzakren 29(a), ostirala

JASOTAKO AZKEN ARGAZKIAK

KAIXOO DENOI HEMEN JASOTAKO AZKEN ARGAZKI SORTA!!























ETA AMA MARIARI ESKEINITAKOAK















MILA MILA ESKER DENOI!!



OSTIRALA MAIATZAK 29 - SORMENA ZUEN GUSTORA

KAIXO LAGUNAK!!
GAUR ASTEBURUAREN ATARIAN GAUDE ETA  EGUN ARGITSUAK IZANGO DITUGULA DAGO IRAGARRITA. KALEAZ , MENDIAZ, HONDARTZAZ, PASEOTAZ e.a..GOZATZEKO AUKERA ETA NOLA EZ JOLASTEKO ETA SORMENA ASTINTZEKO AUKERA!!
HARTU ESKURA DEZUTEN MATERIALA ETA EA ZER SORTZEN DEZUTEN!!





DENBORA LIBREA ETA GAUZ MORDOA EGITEKO AUKERA IZANGO DEZUTE ASTEBURUAN  ETA HOIEK OSATZEKO HEMEN PROPOSAMENBATZUK:



 UDABERRIA PILPILEAN DAGO ETA ARRETA PIXKA BAT JARRI EZKERO KONTURATUKO ZERATE TXORI ETA TXIMELETA PILO JAIO DIRELA. TXORITXOAK  KABIAN JAIO ETA HOR DABILTZA DAGOENEKO HEGAN. GUK HORI IRUDIKATZEKO TXORITXOEN KABIA EGITERA ANIMATZEN ZAITUZTET



















ETA MOMENTUREN BATEAN GOXO EGON ETA EGUNA ANIMATZEKO POTX ETA LOTX ETXEAN SAIOA IKUSTERA GONBIDATU NAHI ZAITUZTET. POTX ETA LOTX GU BEZELA KONFINAMENDUAN ETXEAN SARTUTA DAUDELA ETA....





GUSTATU AL ZAIZUE SAIOA??


ETA ASTEBURUA GOZATZEKO , TXOKOLATEZ EGINDAKO MADALENAK EGITEA ERE IDEI BIKAINA IZAN DAITEKE. BIZKLETAN IBILI EDO PASEOAN IBILI ONDOREN JAN ETA INDARRA BERRESKURATZEKO


ETA LIBURUREN BATEKIN GOZATZEKO AUKERA ERE IZAN DEZAKEZUTE. HARTU LIBURUA IREKI ETA HAN AGERTZEN DIREN IRUDIEN BITARTEZ AMESTUU!! begira labur metrail hau eta irakurtzen ikasten dezutenean amesteko eta ikasteko beste mundu bat irekiko zaizue

 

ASTEBURU ON ONA IZAN LAGUNAK !!



2020(e)ko maiatzakren 28(a), osteguna

OSTEGUNA MAIATZAK 28- FONEMAK ETA GRAFEMAK

KAIXO LAGUNAK !!
GAUR OSTEGUNA DA ETA SOINUAK LANTZEA TOKATZEN ZAIGU . 







SOINUAK,FONEMAK,IDENTIFIKATZEA ETA HAUEK NOLA ADIERAZTEN DIREN EZAGUTZEA, GRAFEMAK.

HAS GAITEZEN LEHENDABIZI SOINUEKIN JOLASTEN.GOAZEN SOINU EZBERDINAK IDENTIFIKATZERA. HONTARAKO BIDEO BATZUK JARRIKO DIZKIZUET HEMEN SOINU MOTA EZBERDINEKIN. ZUEK ENTZUN ETA EA ASMATZEN DEZUTEN ZERREN EDO NOREN SOINUA DEN!!










SOINUEKIN MOTA EZBERDINAK ENTZUN ONDOREN , GOAZEN  ETXEAN  /e/ , /i/ , /o/ eta /u/z HASTEN DIREN GAUZAK BILATZERA !! EA ZER TOPATZEN DEZUTEN.
ETA ONDOREN HAUEN IZENAK KOPIATUKO DITUGU. DUELA BI ASTE /a/FONEMAREKIN EGIN GENUEN BEZALA



GAUR EA ZER TOPATZEN DUDAN e , i , o  eta u rekin.... BEGIRA 👀👀👀👀 HAUEK DIRA NIK TOPATU DITUDANAK






ETA ORAIN IZENAK JARRIKO DIZKIET ETA AZPIAN KOPIATZEKO AUKERA:





EA ZUEK ZER TOPATZEN DEZUTEN ETXETIK. GERO NAHI IZANEZ GERO , ARGAZKIA BIDALI ERAKUSTEKO TOPATUTAKOA.
NIK HAUEK ETA GRAFEMAK LANTZEKO ARIKETAK  KORREOZ BIDALIKO DIZKIZUET

HORRELAKO SORTA BAT PRESTATU ETA BIDALIKO DIZKIZUET




ETA GRAFEMAK SENTITUZ LANTZEKO , HORRELAKO KAXA BAT PRESTATU DAITEKE ERE. BERTAN BEHIN ETA BERRIZ SAIATUZ , GRAFEMAREN NORABIDEA ONGI LANTZEKO



BENO LAGUNAK, ATSALDE ONA IZAN ETA BOKALAK DISKRIMINATZEKO TARTE BAT IZAN ERE!!

IKUSI MAKUSI JOLASA ERE ERABILI DAITEKE HAU LANTZEKO!!



OSTIRALA OPORRALDIAREN HASIERA

KAIXO LAGUNAK!! IRITSI DA IKASTURTE AMAIERA!! TXAPELDUN GALANTAK ZERATE!!  ZE ONGI PASATU DUGUN ELKARREKIN ABESTEN ETA FESTA GI...