2019(e)ko ekainakren 21(a), ostirala

ITSASOA GARA Ikasturte amaierako proiektu bateratua

KAIXO LAGUNOK!

Ikasturte amaierarekin batera, azken asteetan proiektu bateratu bat egiten dugu Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleok.

Aurten, ITSASOA GARA proiektua gauzatu dugu. 
Abiapuntutzat Orioko Balearen bertsoak eta "Apaizac obeto" dokumentala izan dugu, 
hau ikusita, ikasle talde ezberdinak gai anitzak jorratu, landu, aztertu, esperimentatu ditugu. 

🌊🌊🌊🐟🐳🐳🐳🐳🐳🐟🌊🌊🌊


   Haur Hezkuntzako ikasle eta irakasleok, Oriora eginiko irteera aprobetxatuz, orioko balearen ezaugarriak eta istorioa landu dugu: 
nola arrantzatzen zuten balea, zertarako erabiltzen zen balea... 
Hau horrela, arrauna mundua ezagutzeko aukera ere izan dugu.

Jarraian, aste honetako nondik norakoak argazki bidez ikusteko aukera izango duzue. 

Disfrutatu!!



Aretoan, ITSASOA GARA proiektuarekin lehen kontaktua eginda, Haur Hezkuntzako ikasleak elkartu eta gaiari lotutako ideia zaparrada bildu dugu. Hau horrela, lehen ekintzak egin ditugu: balearen marrazkiak, etxeko informazioaren adierazpena, tutuekin baleak...

🐳🐳🐳😁😍

Ze gustura ibili garen jarduera eta tailer ezberdinak egiten!!













Proiektuarekin aurrera, Orioko Balearen istorioari erreparatuz, balearen  ezaugarrien lanketa ezerdinak burutu ditugu, era dibertigarri eta adierazkorrean.

Baleak 12 metro luze ditu




12 metro neurtuta, luzeera horretan, jolas ezberdinak burutu ditugu: 





Balearen ingurua eta azalera: Gure gorputzez, harritxoez eta egunkariz bete dugu

Eskerrak etxetik material asko ekarri dugun....! Eskerrik asko!!














Balearen ezaugarriak landuta, aspaldiko garai haietan
 balea nola harrapatzen zuten ere ikasi dugu: 
Arraunean joaten ziren balea arrantzatzera, 
lehenengo arpoikada ematen zuen traineruak lortzen zuen balea. 

Gaur egun, lehiaketa hartatik, ARRAUNA kirola sortu eta egiten da.

Arrauna munduan barneratu eta kirol honi buruz hainbat bitxikeri ezagutu ditugu. 

Arraunlari bat ere izan dugu gurean: IZARO PATROIA
Berak azaldu digu arrauna kirola zertan datzan. 

πŸŒŠπŸŒŠπŸš£πŸš£πŸš£πŸš£πŸ‘ŒπŸ˜πŸ˜˜



Gure traineruak egitera ausartu gara!! Aupa talde!!











Gure taldearen izena idatzi dugu eta baita bakoitzeko arraunlarien izenak ere

AUPA ORIO!

AUPA SAN JUAN!

AUPA SAN PEDRO!

AUPA DONOSTI!

AUPA HONDARRIBI!








Lanketa, jolas, tailer, esperimentazio, elkarrizketa... anitzak egin ondoren, 
ikasitako guztia errepasatu dugu. 

Ze langile ibili garen... Aupa gu!!








Proiektuan ikasitakoa azaltzeko unea iritsi da eta Haur Hezkuntzako  eta Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleak elkartu gara.

 ERAKUSKETA eta JOLASAK gauzatu ditugu. 
Proiektu polit honi amaiera borobila eta dotorea eman diogu. 

KANTARI... 
"mila bederatzirehun ta lehengo urtian... orain itsasoa gara"






















** Aipatu, balearen bizilekuaren inguruko informazioa ere barneratu dugula 
URA PROIEKTUAn

3 urteko gelako haurrok argi daukagu, 
"GUK, HONELAKO ITSASOA NAHI DUGU: ITSASO GARBIA"

Zaindu dezagun gure itsasoa!!
🌊🌊🌊🌊🌊🌊




------------------------------------


Orain bai lagunok, GERO ARTE esateko momentua da!
πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹



Super ondo pasa oporrak eta disfrutatu! Bueltakoan ikusiko gara!
πŸŒ·πŸŒΈπŸŒΉπŸŒ»πŸŒžπŸŒžπŸŒ…πŸŒ„πŸŒŠπŸŒŠπŸ˜πŸ˜πŸ˜‹πŸ˜‰πŸ˜‰

Muxu potolo asko eta besarkada super super haundia denontzat!!!
πŸ˜πŸ˜πŸ˜πŸ˜˜πŸ˜˜πŸ˜˜πŸ˜˜πŸ˜˜πŸ’œπŸ’›πŸ’šπŸ’™πŸ’—


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

OSTIRALA OPORRALDIAREN HASIERA

KAIXO LAGUNAK!! IRITSI DA IKASTURTE AMAIERA!! TXAPELDUN GALANTAK ZERATE!!  ZE ONGI PASATU DUGUN ELKARREKIN ABESTEN ETA FESTA GI...