ETXEKO LEHIOTIK BEGIRA!!!
EZ DU HUTSIK EGIN; IRITSI DA UDABERRIA.
MARTXOAREN 20an SARTU GINEN URTARO BERRIAN ETA BALKOI EDO LEHIOETATIK BEGIRA ARITZEKO INOIZ BAINO DENBORA GEHIAGO DUGUN HONTAN,, BEREHALA NABARITU DU ,ADI DAGOENAK, UDABERRIA HELDU DELA.
ESNATU DIRA NEGUAN LOZORROAN EGONDAKO ANIMALIA ETA LANDAREAK.
ANIMALIA ASKORENTZAT UGAL GARAIA IZATEN DA URTARO HAU . LORE ETA LANDAREENTZAT, BERRIZ, LORATZEKOA , ETA ITXIALDI GARAI HONTAN ETXEAN GAUDENONTZAT , EGUNEROKOAN BERTAN DAUDEN , BAINA IKUSTEN EZ DITUGUNEI ARRETA JARRI ETA BEGIRADA BAT BOTATZEKO AUKERA PAREGABEA.
HONA HEMEN NERE GAURKO ETA EGUN HAUETARAKO PROPOSAMENA:
ARMAIRUAN AHAZTUTA GENEUZKAN PRISMATIKOAK ATERA ETA ETXEKO LEHIOTIK, BALKOITIK.. HASI BEHATZEN EA ZER IKUSTEN DEZUTEN
👀👀👀👀
KABIAK, TXORIAK, HOSTO BERRIAK, XOMORROAK, LOREAK, ZERUA, IZARRAK ILARGIA, HODEIAK, EGUZKIA......
ETA ANIMATZEN BAZERATE IKUSITAKOA MARRAZTU ETA NAHI IZANEZ GERO BIDALI MARRAZKIAREN ARGAZKIA GUK ERE IKUSTEKO!!
ADI ERE SOINUEI ETA TXORIEN TXIO TXIO ETA TXORTXORREI !!!
👂👂👂👂👂
EA TXIO TXIO EZBERDINAK IDENTIFIKATZEN DITUZUEN
OLERKI BAT PROPOSATZEN DIZUET ETXEKOEN LAGUNTZAKIN IKASTEKO
ETA GERO, OLERKI HONTAN , BOKALAK IKUSIZ DISKRIMINATZEKO ARIKETA BAT
ANIMATU ETA BEGIRATU LEHIOTIK EGUN HAUETAN !! UDABERRIA HEMEN DAGO ETA GAUZA POLIT PILO EKARRIKO DIZKIGU!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina