2020(e)ko ekainakren 2(a), asteartea

ASTEARTEA EKAINAK 2 - MATEMATIKA

KAIXO LAGUNAK!! 
GAUR ASTEARTEA , MATEMATIKARI EKITEKO EGUNA



 



GAUR GEOMETRIARI ,IRUDI GEOMETRIKOEI, ESPAZIOARI ETA IRUDIEN FORMARI ERREPARATUKO DIOGU. HONTARAKO TANGRAMA ERABILIKO DUGU BERRIRO ERE!
TANGRAMAK ERABILTZEAK ONURA SAKO DITU ETA GURE PENTSAMENDU LOGIKO MATEMATIKOA GARATZEN LAGUNTZEN DIGU. 

JOLAS MOTA EZBERDINAK EGIN DAITEZKE :
JOLAS LIBREA, MOSAIKOAK EGITEA ITZAL PLANTILLAKIN EDO GABE... GUZTI HAUEK PRESTATU DITUT ETA KORREOZ BIDALIKO DIZKIZUET. 
AGIAN ETXEAN EZ DEZUTE IZANGO ETA TANGRAM BAT EGITEKO AUKERA ERE BIDALIKO DIZUET.






ETA SERIAZIOAK LANDUKO DITUGU ERE JOLASAREN BIDEZ . BEGIRATU ETXETIK EA ZER TOPATZEN DEZUTEN ETA KOLOREA ALDATUZ TXANDAK ERRESPETATUZ, SEIAZIOAK OSA DITZAKEZUE. 
NIK HAUEK TOPATU DITUT



 KOLOREKA SAILKATU DITUT ETA 





ETA KOLOREAK TXANDAKA TXANDAKA JARRIZ SERIAZIO HAUEK OSATU DITUT.








ETXEAN KOLORETAKO PIEZAK EDO EZ BADITUZUE , BESTE EDOZEIN GAUZAKIN EGIN DAITEKE ERE. INTXAURREKIN , HARRIEKIN, BABARUN ETA TXITXIRIOEKIN...
BEGIRAA!!



ETA HARRITXOEKIN ETA GABILTZANEZ ... GREKAK ERE OSATZEA ANIMATZEN ZAITUZTET. LEHENDABIZI BIDEA EGIN PAPER BATEN GAINEAN , NIK KARTULINA BELTZA ERABILI DUT ETA KLARIONA , HORRELA GERO TRAPU BUSTI BAT HARTU ETA BIDEA EZABATU DAITEKE BESTE BIDE EZBERDIN BAT EGITEKO. HEMEN ERE TXANDAK ERABILI DAITEZKE EDO EZ .. 








TXANDAKA





ETA MATEMATIKAREKIN JARRAITZEKO BESTE ARIKETA BATZU PRESTATU DIZKIZUET AURRETIK LANDUTAKOAK ERREPASATZEKO . HAUEK ERE POSTAZ BIDALIKO DIZKIZUET.

EGUN ON ONA PASA LAGUNAK ETA KALERA, MENDIRA , HONDARTZA INGURURA JOATEN BAZERATE, HARRI TXIKIAK BILDU ETA ETXERA ERAMAN  ETA JOLASTEKO ETA IKASTEKO ERABILI!!



(TANGRAMEKO FITXAK ERE ERABII DAITEZKE BESTE IRUDI BATZU OSATZEKO)



                                                          





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

OSTIRALA OPORRALDIAREN HASIERA

KAIXO LAGUNAK!! IRITSI DA IKASTURTE AMAIERA!! TXAPELDUN GALANTAK ZERATE!!  ZE ONGI PASATU DUGUN ELKARREKIN ABESTEN ETA FESTA GI...