2019(e)ko maiatzaren 23(a), osteguna

ESKOLA AGENDA 21 ETA AITA COLL EGUNA

Kaixo guztioi!

Joan den astea, erabeteko astea izan da. 

Alde batetik, Eskola Agenda 21 astea ospatu dugu eta horretarako , hainbat ekintza berde egin ditugu:

Aste guztian zehar, goizean goiz, OINBUSA hartu eta eskolara etorri gara🚌


Haur Hezkuntzako haurrok, Jogur goxoak prestatu eta dastatzeko aukera izan duguπŸ˜‹πŸ˜‹


Honetaz gain, Pintxo Fruta hamaiketako goxo eta osasuntsua prestatu digute gurasoek eta gustura jan ditugu... ummmmmm...πŸ‰πŸŠπŸ‹πŸŒπŸπŸ˜‹













Pintxo Fruta hamaiketakoa janda, indarrak hartu eta arratsaldean, Eskola Agenda 21n harira, erakusketa bat eskaini dugu: Gure itsasoa, lasaitasun ontziak eta tutuekin eginiko itsasoko animaliak. Bertan, gure lagun nagusiak ere egon dira beraien lanak erakusten.
πŸ‹πŸ’πŸ‘πŸ 




Honelakoa da guk nahi dugun ITSASOA, zaindu dezagun!!


Beste aldetik, ostiralean, Aita Coll eguna ospatu dugu denok elkarrekin!! Denok dotore dotore etorri gara eskolara eta ekarritako loreekin, loresorta polit bat osatu dugu.
🌷🌷🌸🌸🌹🌹🌺🌺🌻🌻🌼🌼








Bukatzeko, gainerako lagun guztiekin, jolasean, dantzan, margotzen, abesten, aurpegiak margotzen... DISFRUTATZEN ibili gara patio estalian. Ze ondo pasa dugun!!!


Ikusten duzuen bezala, aste zoragarria pasatu dugu!! 
Aurrerago beste hainbat abentura kontatuko dizkizuegu!!
 Bitartean, ondo izan!! πŸ˜„πŸ˜„πŸ˜„πŸ˜»πŸ˜»πŸŒΈπŸŒ·πŸŒ·πŸŒΈπŸŒΉ




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

OSTIRALA OPORRALDIAREN HASIERA

KAIXO LAGUNAK!! IRITSI DA IKASTURTE AMAIERA!! TXAPELDUN GALANTAK ZERATE!!  ZE ONGI PASATU DUGUN ELKARREKIN ABESTEN ETA FESTA GI...