2019(e)ko ekainaren 7(a), ostirala

ORIORA IRTEERA

KAIXO LAGUNOK!

Aurreko ostiralean, Oriora joan ginen Haur Hezkuntzako lagunak eta oso ondo pasatu genuen. 
πŸ‹πŸ₯πŸ€πŸ”πŸ“πŸ˜ƒπŸ˜ƒ

Autobusean, Oriora iritsi ginen eta ibiltzen ibiltzen, Balearen plazara joan ginen. Bertan, Orioko azken balearen istorioaz hitz egin genuen: horman, irudi eta forma ezberdinez osatutako Balearen istorioaz.
πŸ‹πŸ‹πŸ‹πŸ‹πŸŒžπŸŒž 





Gosea genuela eta, Oriotik zehar ibili ondoren, Parkera iritsi ginen. Bertan, hamaiketako goxo goxoa jan, indarrak hartu eta parkean ibili ginen, gora eta behera, txiribueltaka, korrika, saltoka, eskalatzen, dendariak bezala... ze ondo pasatu genuen!!
πŸ‰πŸŠπŸ“πŸͺπŸ«πŸ©πŸ˜ŠπŸ˜‹πŸ˜„πŸ™†






Parkean jolastu ondoren, berriz ere gosetuta, Orio herritik hondartza aldera paseotxoa eman genuen. Bidean gindoazela, animali ezberdinekin egin genuen topo eta hauei begira ibili ginen, janaria ematen, hauei abesten... a ze parreak!! 
🐀πŸ₯πŸ›πŸ“πŸ”πŸŒ




Gero, itzaletan lasai lasai jarri eta berriz ere tripa bete genuen. Denok batera bazkaldu genuen eta indarrak hartuta prest geunden hondartzara joateko!!
πŸπŸ•πŸ–πŸ—πŸ’πŸ‘πŸπŸ‘



Hondartzara hurbildu, itsasoa ikusi eta hondartzako parkean ibili ginen, oso gustura. Hondarrez beteta, poz pozik, etxera itzuli ginen.
πŸ˜†πŸ˜ƒπŸ˜„πŸ˜‚πŸƒπŸ„




 Ze ondo pasatu genuen Orion, hurrengoan berriz.


Agur lagunok!! Laister abentura gehiago! Ondo izan!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

OSTIRALA OPORRALDIAREN HASIERA

KAIXO LAGUNAK!! IRITSI DA IKASTURTE AMAIERA!! TXAPELDUN GALANTAK ZERATE!!  ZE ONGI PASATU DUGUN ELKARREKIN ABESTEN ETA FESTA GI...